Zirkugintza

Belarki, Arte Eszenikoetako profesionalen prestakuntza

Belarki, Zirkugintza Kooperatibatik arte eszenikoetako profesionalen prestakuntzaren arloan garatzen dugun proiektua da.

2014an, proposamen didaktiko hau Jorge Salvadorren begiradapean egiten zen, baina Zirkugintzak 2019an hartu zuen honen lekukoa, arte eszenikoen formazio desberdinak eskaintzeko gehienbat zirkuan oinarritutakoak. Adibidez, 2021ean, prestakuntza-saioen lan-ardatza zirkuko eta antzerkiko dramaturgiaren ingurukoa da.

Proposatzen ditugun prestakuntzako laborategi eta ikastaroek diziplina bakoitzean egin beharreko aurrerapenari buruzko hausnarketa egiteko balio dute. Horretarako, ikastaro bakoitzak prestakuntza-plangintzaren helburutik bereizi ezin diren hainbat esparru jorratzen ditu: kultura-politiken zeharkakotasuna, herritarren parte-hartzea, kultura-eskaintzaren eskuragarritasuna eta memoriarekin eta berrikuntzarekin lotutako ekimenek tokiko nortasunaren eraikuntzan duten zeregina.

Belarki proiektuak planteatzen dituen helburuen artean honako hauek daude:

• Euskadiko kulturaren trakzio-sektoreak sendotuko dituen prestakuntza, arte eta kultura sare lehiakorra sortzea.

• Artistak babestea eta indartzea, gizarte-erronkei eta kultura-merkatuaren eskaerei erantzuteko prest egon daitezen.

• Zehaztutako estrategia garatzeko laguntza-tresna espezifikoak izatea.

• Euskal kulturaren eskaintza hobetzea eta sektorea indartzen laguntzea.