Zirkugintza

Zirkugintza

Urdaibaiko Arte Eszeniko eta Zirku Konpainia

Zirkugintza gara, Urdaibaiko zirku eta arte eszenikoen konpainia. Tantai Espazioan dugun egoitzatik, zirkuaren eta antzerkiaren munduko proiektu, artista eta gainerako profesionalentzat sorkuntzarako, prestakuntzarako, topaketarako, erakusketarako eta hazkunderako leku bat eskaintzen dugu.

Zirkugintzan, euskal lurraldean eta inguruetako arte eszenikoen eta zirkoaren sustapenean, hedapenean, ikerketan eta balioan oinarritzen den lana egiten dugu. Gure funtzioen artean ikuskizunen ekoizpena, prestakuntza eta kultur kudeaketa nabarmentzen dira.

Zirkuguntzaren sortzaileok, Elssie Xalbador eta Keko Salvadorrek, 15 urte baino gehiago daramatzagu zirkoa eta bere baloreak mundu guztiari zabaltzeko abentura zoragarri batean murgilduta.

Gure konpainiak, gainera, mimo handiz sortutako haurrentzako zirkoa eta zirku-teknikekin egindako antzerkia uztartzen dituen hainbat ikuskizun ditu. Izan ere, Euskadiko konpainia bakarrenetakoa gara zirkuarekin nahastutako dramaturgia-lanak eskaintzen ditugunak. Gizarte gaiak, euskal kultura eta gaurkotasuna dira istorioen ardatz nagusiak.

Konpainiaren eskaintzaren barruan, Elssie Xalbadorrek interpretatutako eta publiko guztiari zuzendutako ipuin kontalari ugari ditugu.