Zirkugintza

Tantai Espazioa

Zirkugintzak Gernikan kokatuta dagoen Tantai Espazioan du bere egoitza.

Tantai Espazioa arte eszenikoetako profesional guztiei irekita dago. Bertan mota guztietako antzerki, zirku edo musika ikuskizunak egin daitezke, baita tailerrak, erakusketak, hitzaldiak, kultur eztabaidak, ikastaroak, erakustaldiak… ere.

178 m2-ko espazio honek Urdaibai inguruan sortzen diren arte eszenikoen proposamen guztiak batzeko asmoarekin sortu zen.

Espazioa bi aretotan banatzen da, bata 120 m2-koa eta bestea 55 m2-koa. Egokitutako bi komun, aldagelak, atseden hartzeko espazio bat eta fokuak, soinua eta abar zintzilikatzeko behar den guztia d
auka. Gainera, areto nagusiak 7 metroko altuera eta zirkuko oinarrizko materiala du (koltxonetak, ainguraketak, trapezioak).

Proposamen, ekitaldi edo ikuskizunen bat antolatzen zabiltza eta espazio bat behar duzu?

Tantai Espazioan ziur gaude, bertan, behar duzuna aurkituko duzula. Konpromisorik gabeko aurrekontua eskatu dezakezu.

Etor zaitez Gernikan, Urdaibaiko bihotzean, aurkitzen den Tantai Espaziora eta sentitu artea zirrikitu guztietatik.

 

Tantai Espazioa
Bekoibarra Kalea 31-11
48300 Gernika (Bizkaia)
T.: 678 076 317
tantaiespazioa@zirkugintza.com