Zirkugintza
Ikasteko eta sortzeko leku miresgarria
Ikuskizunen ekoizpena
Urdaibaiko biosfera naturalaren erdian, naturaren lasaitasunarekin kultura ekoizteko leku miresgarria.
Formakuntza
Tailerrak, topaketak, master class eta erresidentziak egiteko leku aproposa.
KUDEAKETA KULTURALA
Artearen munduan, ekintzailetzan edo finkatze prozesuetan dauden artisten topagunea, aholkularitza eta kudeaketa kulturala.
PROIEKTUARI BURUZ
Artistentzako artisten proiektua
kooperatiba artistikoa: antzerkia, zirkua eta dantza
Zirkugintza Euskadiko zirkuko arteen funtsezko agente izateko bokazioarekin jaio zen, Urdaibaiko biosferaren bihotzetik. Artea orokorrean eta zirkua bereziki sortzeko, prestatzeko, topatzeko, erakusteko, hazteko eta indartzeko lekua. Zirkuko arteetan eta antzerkian aritu eta egiteko, non natura eta isiltasuna zure aliatuak izango diren sortzeko prozezuan.
TALDEA
guri buruz

ELSSIE XALBADOR
Elssie Xalbador Zirkugintza proiektuaren sortzailea izan da. Aktorea, ipuin kontalaria eta zirkuko irakaslea. Ekitaldien antolatzailea, kultur kudeatzailea eta Zirkugintzako barne kudeatzailea

KEKO SALVADOR
Jorge Salvador, Txitatoki Urdaibai Zirko eskolako pedagogoa eta koordinatzailea. Keko Salvador Zirkugintza proiektuaren sortzailea izan da. Zirkugintzako jarduera artistikoko zirkuko artista, pedagogoa, koordinatzailea, irakaslea eta ikuskatzailea.