Zirkugintza

Hazitoki Topaketak

Abenduaren 17, 18 eta 19an Gernikan (Bizkaia) Hazitoki Topaketak, Euskadiko behar bereziak dituzten lehenengo zirku topaketen ekitaldia, antolatu zuen Zirkugintza, Urdaibaiko arte eszenikoen konpainiak.

Jardunaldi inklusibo hauek burutuko ziren hiru egunetan, parte-hartzaileek jarduera-programa zabala izan zuten eta prestakuntza jasotzeaz gain, esperientziak partekatuko zituzten, lanen erakustaldia egin zuten… Guztira, Hazitoki Topaketak ekitaldiak 14 eta 23 urte bitarteko zirkuan inklusioa lantzen duten Euskadiko hainbat eskola eta elkartetatik etorritako 50 pertsona inguru batuko zituen.

Proiektu honen helburu nagusietako bat zirkua praktikatzen duten gaitasun desberdinak dituzten pertsonei ikusgarritasuna ematea izan zen, eta espazio bat eskaintzea, bestela haientzat ezinezkoak liratekeen gauzak garatzeko, erlazionatzen ikasteko eta esperimentatzeko. Topaketa honen bidez, zirkuaren eta arte eszenikoen munduan inklusioaren erreferente bat sortu genuen, eta aitzindari izan ginen erabat inklusiboa den gazte eta nerabeentzako espazio baten sorkuntzan.

Topaketa Aitzindaria

Badakigu Euskadi mailan arte eszenikoen topaketa asko daudela, baina, gure ustez, Hazitoki Topaketak-ek balio bakarra eta berria eskaini zuen, guztiz beharrezkoa dena. Alde batetik, oraindik zirkua egiten ez duten behar bereziak dituzten pertsonek, arte eszenikoetan, elkarrengandik desberdinak diren pertsonekin harremanak izateko eta erronka berriak bilatzeko bide bat ikus dezaten, eta, bestetik, gizartea, oro har, jakitun izan dadin eta pertsona guztiak eguneroko bizitzan sartzeak duen garrantzia balora dezan.

Kolaboratzaileak

Hazitoki Topaketak Eusko Jaurlaritzako kultura sailak diruz lagundutako proiektua izan zen.
Honetaz gain, ondorengo enpresa eta entitateak ere lagundu ziguten: Bizkaiko Foru Aldundia (Gizarte Ekintza saila), Laboral Kutxa, Maier, Gernikako Kultur EtxeaMuxikako Udala, Eroski, Astra, Zure Alde eta Txitatoki Urdaibai Zirko Eskola.

Diruz Lagundutako proiektua:

Kolaboratzaileak: