Zirkugintza

Egoitza Artistikoak eta Sorkuntza Fabrikak

Abaraska euskal kultur eragileen garapen artistikoaren alde lan egiten duen sorkuntza lantegien proiektu bat da. Honek, arte eszenikoetan egiten den lana, beste esparru artistikoen (arkitektura, pintura, eskultura, diseinua, fisika, matematika, zientzia, filosofia, ikus-entzunezkoak…) kategoria eta diziplinak barne hartzen dituzten proiektuekin uztartzea du helburu.

Zirku, dantza, antzerki, performance edo zuzeneko beste edozein adierazpen artistikoko Euskal Herriko arte eszenikoetan sortzen ari diren ikuskizunetatik abiatuta, elementuen fusioan eta hibridazioan lan egin nahi da, hobekuntza eta aurrerapen artistiko sozialerako.

Goi mailako produktuak sortzeko, ezagutzen dugun subjektibotasuna zabaltzeko eta gizarte gisa begirada zabaltzen lagunduko diguten lekuetara heltzeko, esperimentazio artistikoa bilatzen eta aztertzen da kultur fusioan, Europan eta mundu osoan eragina duen sormen lanean.

Abaraskak askotariko proiektuekin lan egiten du, besteak beste, berriak, abangoardistak eta diziplinaz gaindiko lanean eragina duten sareak sortzen dituztenak.

Abaraska proiektua honela banatzen da:

EGOITZAK

Abaraska proiektuak proposatzen dituen egoitzak ikerketa, garaikidetasuna, diziplinen fusioa eta diziplinartekotasuna erabiltzen dituzten arte eszenikoen (zirkua, dantza, antzerkia eta zuzeneko edozein adierazpen artistiko) konpainientzako egoitzak dira .

WORK IN PROGRESS

Work in progres-ak amaitzeko prozesuan dauden eta konpainiak jendaurrean erakutsi nahi dituen ikuskizunetara zuzenduta daude, bai jendeak bere obraren aurrean duen erreakzioa ikusteko (eztabaida, solasaldia edo parte-hartze aktiboa irekiz iritziari eta elkarri entzuteari), bai programatzaileei, ordezkariei eta kultura-teknikariei bertaratzeko gonbita luzatzeko.

 

Abaraska proiektuan sartzeko baldintzak hauek dira:

– Lehia askerako deialdia, non mota guztietako konpainia, elkarte eta pertsona fisikoek parte har dezakete, baldin eta praktika zuzeneko arteen munduan kultura-sorkuntzarekin, garapen artistikoarekin eta ikerketarekin lotuta badago.

– Lehentasuna izango dute genero-aniztasuna eta euskara hizkuntza moduan duten proiektuek.

– Hiru pertsonaz edo gehiagoz osatutako kolektiboen proiektuak baloratuko dira.

– Gizarteratzea eta gizarte-berdintasuna sustatzen duen aniztasun kulturala, soziala, funtzionala edo edo bestelakoa baloratuko da.