Zirkugintza

Egitarau Inklusiboa

Hazitoki Topaketak ekitaldia 2021eko abenduaren 17, 18 eta 19an egingo da, eta zirkuan inklusioa lantzen duten Euskadiko hainbat eskola eta elkartek hartuko dute parte. Guztira, 14 eta 23 urte bitarteko 50 bat lagunek parte hartuko dute Hazitoki Topaketak ekitaldian, eta bertan prestakuntza, esperientziak partekatu eta lanen erakusketa bat egiteko aukera izango dute.

Hazitokitik, Topaketa hau publiko guztiarengana zabaldu nahi dugu, eta, horregatik, egitarauaren barnean publiko guztiarentzako ekintzak ere antolatu ditugu larunbat eta domekarako, izan ere, premia bereziak dituzten pertsonen inklusioak gizarte kohexionatu bati lotuta joan behar duelako.

EGITARAUA
Abenduak 17
18:00h. Hazitoki Topaketak ekitaldiaren Hasiera
18.30h. Partehartzaileen Ongi etorria – Astra Gernika
19.00h. Eskolen arteko lehenengo Topaketa – Astra Gernika

Abenduak 18
12:30h. ‘Zirkuarekin Ametsetan’ Ikuskizuna – Lizeo Antzokia – Sarrera: 3 euro *
19.00h. Eskolen arteko bigarren Topaketa – Tantai Espazioa

19 de diciembre
11:30h. Zirku Tailer Inklusibo Irekia – Astra (Gernika) – Doako ekintza *
14:00h. Hazitoki Topaketak ekitaldiaren itxiera

*Publiko Guztientzako ekintza

Publiko Guztientzako Ekintzak

ZIRKUAREKIN AMETSETAN
18
ABEN
Estreinaldia
Zirkuarekin Ametsetan

Berezko izaera duen zirko ikuskizun inklusiboa.

Lizeo Antzokia (Gernika)
12:30 PM
talleres abiertos
19
ABEN
Tailerra
Zirko Tailer Irekia

Etorri eta Zirkoa probatu.

Astra (Gernika)
11:30 PM

Diruz Lagundutako Proiektua:

Kolaboratzaileak: