Zirkugintza

Un programa inclusivo

Hazitoki Topaketak ekitaldia 2021eko abenduaren 17, 18 eta 19an egingo da, eta zirkuan inklusioa lantzen duten Euskadiko hainbat eskola eta elkartek hartuko dute parte. Guztira, 14 eta 23 urte bitarteko 50 bat lagunek parte hartuko dute Hazitoki Topaketak ekitaldian, eta bertan prestakuntza, esperientziak partekatu eta lanen erakusketa bat egiteko aukera izango dute.

Hazitokitik, Topaketa hau publiko guztiarengana zabaldu nahi dugu, eta, horregatik, egitarauaren barnean publiko guztiarentzako ekintzak ere antolatu ditugu, izan ere, premia bereziak dituzten pertsonen inklusioak gizarte kohexionatu bati lotuta joan behar duelako.

EGITARAUA
Abenduak 17
18:00h. Hazitoki Topaketak ekitaldiaren Hasiera
18.30h. Partehartzaileen Ongi etorria – Astra Gernika
19.00h. Eskolen arteko lehenengo Topaketa – Astra Gernika

Abenduak 18
12:30h. ‘Zirkuarekin Ametsetan’ Ikuskizuna – Lizeo Antzokia – Sarrera: 3 euro *
16:30h. Zirku Tailer Irekia – Merkatu plaza (Gernika) – Doako ekintza *

19 de diciembre
11:00h. Eskolen arteko bigarren Topaketa – Tantai Espazioa
12:00h. Inklusio Tailer Irekiak – Astra Gernika – Doako ekintza*


*Publiko Guztientzako ekintza