Abenduaren 17, 18 eta 19an Gernikan (Bizkaia) Hazitoki Topaketak, Euskadiko behar bereziak dituzten lehenengo zirku topaketen ekitaldia, antolatu zuen Zirkugintza, Urdaibaiko arte eszenikoen konpainiak.
Jardunaldi inklusibo hauek burutuko ziren hiru egunetan, parte-hartzaileek jarduera-programa zabala izan zuten eta prestakuntza jasotzeaz gain, esperientziak partekatuko zituzten, lanen erakustaldia egin zuten… Guztira, Hazitoki Topaketak ekitaldiak 14 eta 23 urte bitarteko zirkuan inklusioa lantzen duten Euskadiko hainbat eskola eta elkartetatik etorritako 50 pertsona inguru batuko zituen.
Proiektu honen helburu nagusietako bat zirkua praktikatzen duten gaitasun desberdinak dituzten pertsonei ikusgarritasuna ematea izan zen, eta espazio bat eskaintzea, bestela haientzat ezinezkoak liratekeen gauzak garatzeko, erlazionatzen ikasteko eta esperimentatzeko. Topaketa honen bidez, zirkuaren eta arte eszenikoen munduan inklusioaren erreferente bat sortu genuen, eta aitzindari izan ginen erabat inklusiboa den gazte eta nerabeentzako espazio baten sorkuntzan.