Zirkugintza

cabeceras web

Panpurrio sorgina

Panpurrio sorgina ez da sorgina. Eta nazkatuta dago sorgina dela entzuteaz. Bere ilea sorginarena dela, bere aurpegia sorginarena dela, sorgina bezala hitz egiten duela, sorgin arropa daramala…

Tira…, agian sorgin baten antza du…

eta tira… agian sorgin batek bezala jokatzen du…

eta tira… agian sorginak asko gustatzen zaizkio…

baina… eta hala bada? Ezin al da sorgina izan?

 

Panpurriok dituen estrategia guztiak erabiliko ditu, magikoak eta magikoak ez direnak, sorgina ez dela konbentzitzeko… eta lortzen ez badu, behintzat, sorginak ez direla ez gaiztoak ez aspergarriak ikustaraziko du, mundu guztiak uste duen bezala.

 

Sorgin ezberdinen istorioak kontatzeko saioa.

Fitxa Teknikoa

Artista
Elssie Xalbador

Jantziak eta Eszenografia
Zirkugintza

Gidoia eta Zuzendaritza
Elssie Xalbador

 

Argazkiak
Ana de Mat @arimalariak

Hizkuntza
Euskera eta gaztelera

Iraupena
60 minutos

Publiko Mota
4 urtetik aurrera